XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galderantzuna

Denek: Ortziak intza goitik bidal beza, odeyek igorri bezate Zuzena.

Iriki bedi lurra, Yaregillea ekartzeko.

Batek: Bidali, Jauna, lurraldea menperatuko dun Bildotsa.

Sala-tik basoan barna Sion-go alabaren mendira.

Iriki....

II IRAKURGAIA LEON AUNDI AITA SANTUAREN ESKUTITZETATIK

Ez litzaioke ezer gizonari aitortzea gure Jauna, Mari Birjiñagandik jaioa egizko eta benetako gizona dala, baldin Ebanjelioak dion bezelako gizakia dula ez badu siñixten.

Au bait-dio Mateo-k: Abraham-en belauneko Dabid-en seme dan Jesukristoren etorri-idaztia; ta orrela jarraitzen du giza etorkiaren lerroa Jesus-en amari itz emanda zegon Jose-raño.

Lukas, berriz, beste aldetik (muturretik) asita gizadiaren iturrira jotzen du lenengo Adan eta bigarren izaki batekoak dirala erakusteko.

Iñolaz ere, Jainkoaren Seme guzialtsua agertu ziteken gizonak zuzentzera, lenago arbasoei eta igarleei agertu zitzaien bezela: aragi irudian burruka egiteko, jarduteko, bizi-lagun izateko, eskeñitako jana artzeko.

Baño irudi ayek erakuspen batzuek ziran, egizko aragia gurasoengandik artuko zula aditzera emateko.

Orregatik, gure salbamenerako misterio au, betidanik erabakia, ez zan irudimenez osatzen; artean Gogo Gurena Birjiñagana jetxi ez zalako, ezta Jainkoaren indarrak itzalpena artu ere; orrela Itza aragi egin zedin sabel guztiz garbi batean, Jakinduriak egoitza egin ondoren; eta Jainkoaren ta morroiaren izakiak persona batean bat egiñik, aldi guzien Egillea aldian jaio zan; gauza guzien Egillea beste guzien artean sortu zan.

Gizon berriak, aragi ogenlariaren itxuran egiñak, gure zartasuna artu ez balu, eta Aitaren izakide izanik, amarekin izakide egin ez balitz, gure izakia ogenik gabe artu ez balu, oraindik deabruaren menpean izango giñan; garaipena ez zitzaigun ezertarako izango, gure izakitik kanpo iritxi zan ezkero.

Erkidetza au dala-ta, gure berriztearen arrigarrizko misterioa azaldu zaigu, Kristo erne eta sortu zun Gogo Gurenaren bidez, gu ere berriro jaio gaitezen.

Orregatik Ebangelariak siñistunengatik esan zun: Ez dira auek odoletik sortu, ez aragi ez giza-irritsetik, Yainkoarengandik baizik.

Galderantzuna

Denek: Egun artan Yese-ren zaiñetako altxumea errien ikurrintzat yarria izango da, ta erriak Aren billa datozte.